BERTSOTAN

"Gaijartzailea.com" webgunea berritu dute

Bertan Euskal Herriko txapelketa guztietako, jaialdietako, saio berezietako, bertso afarietako eta bestelako saio askotako gaiak bildu dituzte.

"Unai Elizasuk sortutako webgunea da gaijartzailea.com; bertsolaritzako alor jakin bati zuzenduriko lekua da, gaijartzailetzari, hain zuzen ere. Asko dago idatzia bertsoari buruz; baina, gaijartzailearen lanaren inguruan bada hutsune bat. Gaijartzaileak egiten duen lanari bere lekua emate aldera, hark duen garrantziaz, lanaz, erantzunkizunaz… guzti hori bildu nahi da bertan", irakur daiteke webgunearen aurkezpenean.

Webgunean askotariko gaiak bildu dituzte: Txapelketetako, egiturak, aholkuak; bertso saioetako gaiak, afarietakoak; emanaldi berezietako gaiak. "Bertso ekitaldi ezberdinetan jarritako gaientzako txokoa da hau. Gunearen egileak eta gaijartzaile denek izango dute lekua bertan, gaientzako lekua baita".

Bertsozale.com-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button