MUSIKA

Datozen bi asteburutan “Beberruko Jardunak”

Azkoitiko Matadereo Ekintzak antolatzen du Bebarruko Jardunak ekimena, non kontzertu ederrak haizatzen diren. Asteburu honetan bi saio izango dira, eta hurrengoan beste bi.

“Aurreko urtean ezin izan genituen ospatu. Lehengo antzera egingo genituen ilusioz mantendu gara. Baina azkenean egungo garaietara moldatu behar izan ditugu jardunak. Aulki, jesarleku eta besarleku guztiak sutuko genituzke dantza gogor egiteko. Oraindik ezin da! Eutsi goiari! Bitartean zuen ipurdiekin gure aulkiak sutzeko parada luzatzen dizuegu udaberri hontako Bebarruko Jardunekin!

Hauxe da bertako antolatzaileek ondu duten musika programa: apirilaren 17an, 12:30ean,  Joseba B. Lenoir Gang taldearen kontzertua. Musikaria Sumisión City Blues, Izaki Gardenak edota Sexty Sexers bezalako bandetan aritu ondoren Joseba Baleztena Víctimas Club, Izaki Gardenak eta Señor no bandetako gitarrajolea da egun. Gainera, M I C E proiektuan ere ari da, bai instrumentista gisa eta baita taldearen diskoen ekoizle modura ere. 2011an abiatu zuen bere bakarkako ibilbidea, bere jarduna esparru zabalagoetara hedatuz, proiektu honekin osatzen du nafarrak bere jarduera musikala. Orain, aldiz, beratar musikariak Joseba B. Lenoir Gang formatua berreskuratu du eta kontzertuetan disko berriko hotsak entzuteaz gain bere ibilbide osoko kantuak aditzeko aukera egongo da.
Apirilaren 18an, ordu berean, Soma Cult taldearen txanda. Soma Cult 2017 bukaeran sortu zen. Julen Hidalgok (bateria), Joseba Gutierrezek (baxua) eta Josemari Unanuek (gitarra eta ahotsa) osatzen dute. Grunge eta psikodeliaren eraginpean, 2018ko martxoan beraien lehenengo maketa grabatu zuten.

Datorren asteko kontzertuak honakoak dituzue: apirilaren 24an, Trigger taldea, eta apirilaren 25ean, Muskulo eta Tximistar Beti Or.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.