MUSIKA

Larunbatean, Rockein lehiaketaren finala

Larunbatean kontzertu potenteak iragarri ditu Rockein lehiaketak bere finalerako. Ben Santana, Lova Lois eta Nun lehiatuko dira kategoria nagusian, eta Empire Of Disease, Islabat eta Sweet Rage, tokiko artistarik onenaren kategorian. Finala Basauriko Social Antzokian izango da, eta sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenarekin.

Rockeinen hamaikagarren edizioko sari nagusia eskuratzeko hautagaiak hiru dira: Ben Santana diziplina anitzeko artista bilbotarra (trap, rap, hip-hop); Lova Lois, Lola González Guerricaechebarria Astrabuduako rapera, poeta eta kantautorearen alter egoa; eta Nun, Arian Herrero kantautore gasteiztarraren bakarkako proiektua.
Beste hiru talde finalistak ondokoak dira: Empire Of Disease metal boskotea; Islabat, Asier Olabarrieta elgoibartarraren rock intimista proiektua; eta Sweet Rage, azken belaunaldiko metal seikote bizkaitarra. Horiek guztiek Tokiko artistarik onenari saria lortzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Galdakaon edo Laudion erroldatutako kide bat gutxienez duten proiektuak saritzen dituena.
Gainera, Lova Loisek eta Nunek Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute, eta Nunek eta Islabatek, ostera, Euskarazko Artistarik Onenari saria.

Gogoratu, finala larunbatean, azaroak 18, izango da Basauriko Social Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button