ESZENA

Datozen asteetan estreinaldiak Pabilioi 6 aretoan

Bihar bertan, otsailak 21, 20:00etan, eta Pablo Ibarluzeak zuzenduta, Godot obra klasikoaren irakurketa berria estreinatuko da aipaturiko aretoan. Bertsio honetan Vladimir Vladimir da eta Estragon Estragon da; eta  Lucky eta Pozzo ere izango dira, baina noski, horretaz gain beste kontu ezberdina asko ere egongo dira. Bertakoek dioenez, “hau da gure bertsioa, gustatzen ez bazaizu beste bat badugu”.

Esandako estrainaldiaz aparte honako egunetan ikusi ahalko da obra hau: otsailaren 22 eta 28an (20:00etan); martxoaren 1, 2, 7, 8, 14, 15, 21, 22, 28, eta 29an (20:00etan), eta martxoaren 9an (19:00etan)

Lan honetan Jon Zumelaga, Patricia Urrutia, Pako Revueltas eta Aitor Fernandino dira antzezleak.

Egingo den beste estreinaldi bat (otsailak 22, 22:00etan) Fausto, ciudadano ejemplar izenekoa izango da. Testua Mikel Losada, Lander Otaola eta Galder Perezek idatzi dute.
Fausto, ciudadano ejemplar antzerki sesio elektronikoa da eta Pabellón 6 aretoa disko after antzoki bat bilakatuko da. Fausto kartzelan dagoen presoa da. Indultua eskainiko diote, Madame Demokraziarekin ezkontzea onartu eta, ondorioz, ereduzko hiritar bihurtzea onartzen baldin badu. Ongizatearen bidea, ezkontzarekin hasiko du, noski, Mefistofeles emaztetzat onartuz. Honek Fausto gidatuko du ereduzko hiritarra bihurtzeko zeharkatu beharko duen arrakastarako bide ilun, haluzinagarri, elektroniko, arriskutsu eta atzera bueltarik gabekoan, boterearen eta gailentasunaren bila beti.

Emanaldiak otsailaren 23an ( 20:00etan) eta martxoaren 8, 14, 15, 21, 22 eta 29an (22:00etan), martxoaren 9an (21:00etan) eta martxoaren 16, 23 eta 30ean (20:00etan) izango dira.

Kasu honetan, antzezleak Mikel Losada, Miriam K. Martxante, Lander Otaola, Diego Pérez, Endika Lahaine eta Patrol Destroyers (djs) izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button