ESZENA

Datorren urteko Umore Azokako konpainiak

Leioako 2026ko Umore Azoka datorren urteko maiatzaren 14tik 17ra egingo da bertoko kale eta plazetan. Aurten, jaialdiak jasotako proposamen guztien artetik 45 konpainia ekarriko ditu.

Aipaturiko konpainietatik 18 Euskal Herrikoak izango dira, izan ere, Umore Azokaren konpromisoa, tokiko konpainien sorkuntzaren alde egitea da. Euskal herriko taldeez gain, Katalunia, Murtzia, Andaluzia, Galizia, Gaztela eta Leon edo Valentziatik ere etorriko dira. Guztira autonomia erkidego horietatik 21 konpainia etorriko dira. Nazioartetik ere batzuk hurbilduko dira, tartean, Italia, Frantzia eta Argentinakoak.

Betiko legez, estreinaldiei garrantzi handi ematen zaie, eta aurten, 25 estreinaldi absolutu izango dira eta horietarik 16 lan lehen aldiz aurkeztuko dira hemen.
Denetarik izango da ikusgai, antzerkia, dantza, zirku garaikidea, zirkoa malabareak, musika, hain bat diziplinen arteko hibridazioak, performanceak,…

2026ko Umore Azokak konpainia finkatuak zein proiektu barriak batuko ditu, Leioan ikusgarritasuna eta hazkundea lortzeko aukera eskaintzeko, gainera, sektoreko profesionalentzako topagune ere bilakatuko da beste behin, programatzaileen eta kultura-eragileen arteko harremanak errazteko helburuz.

Show More

Related Articles

Back to top button