Batis Goikoetxea Memoriala izena duen Legazpiko Argazki Rallyaren IX. edizioa asteburu honetan ospatuko dute bertan.
Izen ematea Ikatza argazkilarien elkartean egingo da irailaren 6an goizeko 9:00etatik 10:30era. Argazkiak Legazpiko udalerriaren mugen barruan egin beharko dira. Eguerdian, 13:00etatik 14:00etara, deskargatuko dira lanak, eta parte hartzaile bakoitzak 6 argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko du.
Sari banaketa urriaren 16an izango da, 19:00etan, Legazpiko Kultur Etxeko aretoan. Argazki bilduma onenari 200 € emango zaizkio. Gazteentzat diploma eta opariak ere egongo dira.
Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.