ESZENA

"Gorputz Egoerak" praktika koreografiko garaikideen topaleku

Kreak eta Azalak, bi kultur proiektuek tailerrak eta topaketak sortuko dituzte, besteak beste, gai hauen esperimentazioa lantzeko: koreografia, geografia, testuingurua, denborazkotasuna, obra, prozesua, ikuslea, xedea, ideia edo ikusgarritasuna.
Bertan, bi alderdiek dantza garaikidearekin zerikusia duten hainbat lan-ildotan lankidetzan jardungo dutela eta elkarren aholkularitza jasoko dutela finkatu dute. Araban sorkuntza eszenikoa gustuko
duten guztiei laguntza emateko egitura egonkorra sortzea izango da horren helburua.

Gorputz Egoerak Arabako bi sorkuntza-eremu elkartzetik sortutako programa da, praktika koreografiko garaikideetan prestakuntza-proposamenak elkarrekin garatzeko xedea duena.
Programako lehen jarduerak abenduan eta urtarrilean kultur sektoreko profesionalei zuzenduta -koreografoak, dantzariak, aktoreak, performerrak eta idazleak, besteak beste- egingo diren bi tailer trinko izango dira.
Bi ekimenak Lasierran (Araba) kokatutako Azala sorkuntza-eremuan garatuko dira. Espe Lopezek abenduaren 26tik 30era zuzenduko du Zoria, auto-fikziorako tresna. Urtarrilaren 3tik 8a bitartean izango den tailer trinkoak Gorputzarekin idaztea: mugimenduaren gramatika du izena.

Kreak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button