IKUS-ENTZUN

"Das weisse Band" lana proiektatuko du FAS zineklubak

Hanekeren Das weisse Band lanak Europar Film Onenaren saria jaso zuen 2009 urtean burutu zen Europar Zinemaren Sarien 22. edizioan.

Filmak 1913 urtean herri txiki batean izandako istorio misteriotsu eta iluna kontatzen du. Gertaera bitxiak, pixkanaka-pixkanaka errito-zigor izaera hatzen dutenak, Alemania iparraldeko herri protestante txiki batean biltzen dira. Nor ote dago honen guztiaren atzean? I.Mundu Gerraren atarian nazismoaren sustraiei buruzko hausnarketa da.

Lan liluragarria, hipnotikoa, irudi txundigarriak dituena. Hanekeren argitasun zorrotzak faxismoaren jatorriak zehazten ditu gozoa bezain zorrotza den film batean, harrigarri fotografiatua eta berariaz lasaia, izugarri bizigarria eta bortizki pesimista.

FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button