MUSIKA

“DantzPoint” saio berezia, Aizpeako meategietan

Urriaren 27an, 20:00etan, #DantzPoint saio berezia gauzatuko dute Aizpeako meategi leku mitikoan, Yngryd Dj-arekin.

Ingrid Celis da Yngryd musikariaren atzetik dagoen sortzailea. Euskal Herriko elektronika eszenako izen nabarmena da gaur egun. Azken urteetan estatu mailako hainbat espaziotan egon da, baita nazioarte mailan ere, adibidez: New Faces, Tresor (Berlin. Jaialdi nabarmen batzuetan ere sesioak eskaini ditu: Aquasella (Asturias), Mugako (Gasteiz), BAU (Gijon), eta baita klubetan ere.

Ingurunea oso  berezia izango da. Aizpeako meategiak Zeraingo udalerrian kokaturik daude. Meategi hauen lehen erreferentziak XI. mendekoak dira, baina 1951 urtean bertako labeak erabiltzeari utzi zioten. Urteen poderioz, inguruak naturaltasunez ekosistema berezia garatu du, “burdinaren menpe dagoen lurraldeari dagokiona”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button