IKUS-ENTZUN

Maider Oleaga zuzendariak “Kinka” film laburra sortu du

Maider Oleaga (Bilbo, 1976) zine zuzendariak Kinka film laburraren grabaketa bukatu du, Carlota Peredaren gidoiarekin (Laburmetrairik Onenaren Goya Saria Cerditafilmagatik). Film horretan Elena Irureta , Maria Isabel Diaz eta Josean Bengoetxea dira aktoreak.

Film laburra Itxitik ezohiko diru-laguntzen deialdiaren baitan finantzatu da, beste 6 pelikularekin batera, COVID-19 birusak eragindako pandemia egoeran kokatuko dira guztiak. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailak eta Zineuskadi elkarteak kudeatu dute laguntza. 2021ean, ZINEBI edota Donostiako Zinemaldian ikusteko aukera bermatu dute deialdiaren arduradunek.

Film berria honetan datza: Doroty 60 urte inguruko langile hegoamerikarrak eta Mari gorreria arazoak dituen adineko emakumeak konfinamenduan elkarrekin bizi beharko dute. Dorotyk kezkaz entzungo ditu nondik datozen ez dakien soinu susmagarriak, Marik munduarekin loturarik gabeko egoera arrotza bizi duen bitartean.

Lehenengo mailako profesionalez osatutako lantaldea aritu da lan ederra sortzeko prozesuan: Kiko de la Rica argazki zuzendaria (Argazki Onenaren Goya Saria Blancanieves filmagatik), Idoia Artxanko produkzio burua, Ainhoa Eskisabel makillaje eta ile-apainketa burua (Makillaje Onenaren Goya Saria Handia filmagatik), Zaloa Ziluaga arte zuzendaria, Andrea Saenz zuzeneko soinuan eta Xanti Salvador (Soinu Onenaren Goya Saria La trinchera infinita ) soinu diseinuan, Iratxe Sanz jantzien diseinuan, Maialen Sarasua muntaian eta Paula Olaz musika konposizioan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button