BERTSOTAN

Gaur hasiko da Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa

Bariku honetan izango da Arabako Bertsozale Elkarteak antolaturiko Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren lehen saioa. Urtarrilaren 19tik martxoaren 17ra luzatuko da ekimena. Asteburu honetan lehenengo bost saioak antolatu dira

Aramaio, Atauri eta Gasteizen jokatuko dira Kuadrillarteko hasierako faseko lehenengo 5 saioak. Ostiralean, Gasteizko Auzolana pilotalekuan A liga: Bapateroak (Gasteiz) VS Txandrio (Arabar Errioxa). Idatzizko modalitatean: Bertxilika Bertso Eskola. 
Aramaioko Zabolako soziedadean B liga: Aramaixoko sobrak VS Egurra salgai (Lautada). Idatzizko modalitatean: A.T.G.A. (Aramaioko Tropikala Gazte Asanblada).
Atauriko elkartean D liga: Mendialdeko mitxarroak VS Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio). Idatzizko modalitatean: Mendialdeko gazteak.
Judimendiko Sumendi espazioan. E liga: Sumendi bete poto (Gasteiz) VS Gure azken balaDA (Urkabustaiz). Idatzizko modalitatean: Sumendiko espazioko kideak.
Eta azkenik, larunbatean, Gasteizko Kakiturri elkartean. B liga: Kakiturri (Gasteiz) VS Errekaleor birizik! Bazkaria 14:00. Idatzizko modalitatean: Brassenszaleak

Kanporaketak (hamalau saio) urtarrilaren 19, 20 eta 21ean izango dira, Gasteiz (hiru saio), Aramaio eta Ataurin; urtarrilaren 26, 27 eta 28an, Oion, Agurain eta Aramaion; eta otsailaren 2, 3 eta 4an, Laudio, Legutio, Gasteiz, Izarra, Errekaleor eta Zalduondon.

Finala, martxoaren 17an izango da, Gasteizko Landatxo kiroldegian.

Informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button