ARTEA

Robert Capa argazkilariaren lanak, Leioan

Robert Capa argazkilari ezagunari buruzko erakusketa inauguratuko da gaur, martxoak 21, Kultur Leioako Hemeroteakan, eta apirilaren 30era arte izango da ikusgai.

Kultur Leioaren oharrean jasotzen denez, “Argazkilari geldigaitza, abenturazalea, guda gatazken, maitasunaren eta arriskuaren bila dabilena beti. Erreportaje eta akzio argazkigintzako generoaren asmatzaileetarikoa da. Guda askoren berri eman zuen, argazkilaririk ezagunena omen zen Espainiako Guda Zibilean, eta gerra horretan bertan hasi zen, nolabait, ikus-entzunezko komunikazioaren modu berri bat, irudien gudan oinarritua, argazki-kazetaritza izenez ezaguna. Capa aitzindaria izan zen horretan”.

David Seymour argazkilariaren eskutik, hainbat agentziatan aritu zen Capa; gatazka politikoetako argazkiak egin zituen batik bat. 1934an, Parisen, Gerda Taro lankide, eta beranduago, borrokan hil zena ezagutu zuen. “Biak heldu ziren Espainiara 1936ko abuztuan Gerra Zibilaren berri emateko, eta orduan egin zen benetan ospetsu, Gerra Zibileko argazkirik famatuenetariko batekin, XX. mendeko ikur, beranduago Life aldizkarian argitaratu zena, eta ondoren, garaiko aldizkari ilustratu garrantzitsuenetan: Milizianoaren heriotza”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button