Nontzeberri

Ikastaroak Bilboko Muelle3 espazioan

Irailaren 26tik 30era bitarte, Ana Buitragok Trazados de la atención y la mirada laborategi trinkoa zuzenduko du Bilboko Muelle 3 dantza eta sorkuntzarako espazioan.

Aktoreek eszenan izan ohi duten konposizioa eta presentzia ditu ardatz ikastaroak, begiradaren eta arretaren aktibaziotik abiatuta.

Horretaz gain, urrian ere beste ikastaro batzuk abiatuko dituzte: Dantza garaikidea (Olatz de Andres); Antzerki fisikoa, mugimendu eszenikoa (Igor Quadra), eta Txispun! Familientzako Joko eszenikorako Txokoa (Matxalen de Pedro, Olatz de Andrés eta Igor de Quadra).

Ikastaroei buruzko informazio gehiago hemen.

Exit mobile version