ARTEA

Tabakalerako “Sortzaileen gunea” zabalik bertako artisten lana erakusteko

Tabakalerak Sortzaileen gunea irekiko du bihar, maiatzaren 3an, 16:00etatik 18:00etara, bertan lanean diharduten artisten lana lehen eskutik ezagutu ahal izateko.

Guztira zazpi artistak aurkeztuko dituzte euren proiektuak: Saioa Burutaran, Eszter Katalin, Camila Sposati, Izaro Ieregi, Susana Camara, Philip Widmann eta Emilio Moreno.

“Sortzaileen gunea artisten eta eragile kulturalen prozesuak laguntzeko zerbitzua da. Espazio honi loturik dagoen egonaldi programaren helburua artisten mugikortasuna bultzatzea da, arte-ekoizpen eta ikerketa lagunduz. Horretarako, Tabakalerak deialdiak luzatzen ditu, proiektuen garapenaz gain, nazioarteko profesionalen eta tokiko eragileen arteko sareak sortzea helburu dutenak, hainbat modalitate ezberdinetako egonaldien bitartez”.

Jardunaldia osatzeko, O.R.G.I.A kolektiboak 40 años SON. Somos calle / somos lucha, somos historia somos nosotras perfomancea eskainiko du 19:00etan erakusketa aretoan, Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23… erakusketaren jarduera programaren barruan. Aipatutako erakusketarekin lotutako jarduera-programak aurrera jarraituko du datozen asteotan.  Maiatzean Paula Valero (maiatzak 10), Maialen Lujanbio (maiatzak 17) eta Isidoro Valcárcel-Medina (maiatzak 24) sortzaileen performanceak ikusteko aukera izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button