IKUS-ENTZUN

Zinemastearen barruan "Zorion perfektua" filma pantailaratuko dute gaur

Anjel Lertxundiren Zorion perfektua liburuak atentatu bat ikusi duen neskato baten istorioa kontatzen du. Une eta ekintzak horrek bizitza markatuko dio betiko. 20 urte geroago, Bartzelona erdialdeko kaleetan izandako istripuak zapuztu egingo dio pianista ibilbidea protagonistari. Bizitza sentimentalak ere ez dio poztasun handirik ematen. Sentimenduak adierazteko izandako zailtasunek eragotzi egiten diote zoriontasunerako bidea. Bere beldurren arrazoia 15 urterekin ikusi zuen atentatu hura da.
Anne Igartiburu, Aia Kruse, Alberto Berzal, Elena Irureta eta Felix Arkarazo aktoreek hartu dute parte Jabi Elortegi zuzendu duen pelikulan. Filmaketa 2008ko urriaren 13an hasi eta sei astez Zarautz, Getaria, Donostia eta Bartzelonan egin zuten. 2009ko Zinemaldiaren Zabaltegi sailean aurkeztu zuten lan hau. Orain Zinemastean ikusteko abagunea izango duzue.

Beste aldetik, Checkpoint Rock filma ere emango dute 22:00etan.
Gutxi dakigu Palestinako herriaz, mundu osoak bere begirada bertan jarrita badu ere. Publizitate iragarkiak, Tel Aviveko neonak, pobrezia, Zisjordaniako lurralde okupatuen etsipena, kontzentrazio eremu bihurtu den Gazako franja aztertzen ditu dokumentalak. Checkpoint Rock dokumentalean checkpoint batetik bestera eta herriz herri, Palestina zeharkatuko dute protagonistek eta herri horrekiko dugun ikuspegia aldatuko da eta gu geu ere aldatuko gara.

Ori, Miguel Angel Jimenez zuzendariaren fikziozko lehen film luzeak itxiko ditu bihar zinemagintzari dedikaturiko aste hau.

Kreak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button