ARTEA

“Ezberdintasuna eta Batasuna” erakusketa, Barakaldon

Jon Azofra, Julio Mendikute eta Koldo Etxebarria artistek, gaur berton abiatuko dute Ezberdintasuna eta Batasuna izeneko erakusketa, Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan. Otsailaren 14ra bitartean zabalik izango da.

Artistek beraiek luzatu digute erakusketaren gaineko azalpena: “Proiektu honetan arte garaikidearen eztabaida garrantzitsu bat berreskuratzen dugu eta honetan oinarritu gara erakusketa hau antolatzerako orduan: ezberdintasunen atzean dagoen batasuna.
Begirada prozesu sortzailearen jatorrira itzultzean datza, normalki formetan ari garelako eta ahaztu egiten baitzaigu zer mugiarazten gaituen objektu artistikoak sortzera. Artean ematen diren forma ezberdinen atzean errealitate bat dago. Lehenik Platonek, ondoren neoplatonikoek eta geroago, besteak beste Antonio Blay, Jean Klein, Ken Wilber edo Consuelo Martin bezalako pentsalari garaikideak aipatutako postulatuetan datza.

Errealitate hori inteligentziaz eta edertasunez egina dago, non prozesu sortzaile guztiak pil-pilean dauden. Ezberdintasunak, prozeduren aspektu formalei eta artearen munduan ematen diren elementu ideologikoei egiten die aipamena.
Benetan gai oso interesgarria da, teoria hutsean geratu barik, edertasunak gure jatorrira eramaten gaituelako. Consuelo Martinek zioen bezala: “Edertasunak errealitate sakonera naramanean, formen atzealdean dagoen lekura, nire baitara narama, egiazko nire izatera”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button