BESTELAKOAK

Dantzaldia otsailean iritsiko da

Bilbon urtero egin ohi den Dantzaldia zikloaren edizio berri bat iristear dago. Izan ere, otsailaren 4an hasiko da Biarritzeko Le Laboratoire de Recherche Chorégraphique Sans Frontières Malandain balletak Deustuko La Fundicion aretoan egingo duen ikuskizunarekin: Un cop de dés jamais n´abolira le hasard.

Otsailean beste bi ikuskizun gehiago izango dira: 5ean, Frantziako La Baraka konpainiak eta Aljeriako Ballet Nazionalak Nya obra antzeztuko dute Euskalduna Jauregian, eta 11n, halaber, Malagako Rocio Molinak Vinática flamenko ikuskizuna eskainiko du Euskalduna Jauregian.

Martxoan, berriz, bi lan ikusi ahalko dira. Hala, martxoaren 3an, Biarritzeko Mizel Théretek Je me souviens… Oroizen naiz…. Recuerdo… taularatuko du Philippe Oyhambururen, Jean Nespriasen eta Koldo Zabalaren laguntzarekin BBK Aretoan.

Azkenik, martxoaren 8an Toulouse hiriko Dernière minute konpainiako antzezle eta koreografoak den Pierre Rigalek Erection lana erakutsiko du Alondegiko Auditorioan.

Egitarauaren xehetasun guztiak Dantzaldiaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button