ARTEA

Itsasoaren gaineko artea

Erakusketa hau Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko lankidetzaren emaitza da.
Erakusketan itsasoaz aritzeko XX. mendean erabilitako ikuspegi plastikoak erakutsi nahi izan dute artelan hauen bitartez, modu dibertigarri baina kultuan.
Lanak aukeratzeko, lehenbizi, alderdi etnografikoak hartu dira kontuan, eta herri kulturan sustraitutako alderdiak; hala nola, kostako ikuspegiak, pertsonaia tipikoak eta itsas produktuak. Baina oroimen historikoa ere kontuan hartu da; horregatik, Bilbok portu gisa izandako garrantziarekin eta gaur arte izan duen bilakaerarekin lotutako hainbat irudi hunkigarri ere jasotzen dira.

Horrekin lotuta, erakusketak bi bloke ditu. Alde batetik margoa dugu; bestetik, paper gaineko lana, hots, grabatua, marrazkia eta argazkia. Itsas margolanak daude, itsasoko paisaienak, itsasontziak eta kostako herriak irudikatzen dituztenak. Eta nola ez, itsasoko pertsonaien margolanak eta natura hila, itsasoko fruituak.
Beste alor batean oso lan bereziak daude, alderdi sinboliko eta onirikoarekin lotuak.

Euskal artistak dira ugarienak erakusketan, eta horien artean Euskal Artisten Elkartea sortu zutenen hainbat ordezkari interesgarri aurki daitezke; are gehiago, horietako batzuk elkarteko bazkide sortzaile ere izan ziren.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button