ESZENA

Dantzak eta dantzak “Hondarribia dantzan” ekimenean

Hondarribia dantzan ekimena uztailaren 22 eta 23an garatuko da herri horretan. Iazko egitaraua sareetan garatu ondoren, eta aurten ohikoa baina bi hilabete beranduago ospatzen bada ere, berriz Hondarribiko kaleak dantzaz beteko dira.

Bi ekimen nagusi izango dira aurtengo edizioan: uztailaren 22an, 18:30ean, bertako Kultur etxean Jantzari dokumentala pantailaratuko da. “2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak. Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.”

Eta uztailaren 23an, 19:00ean, Kasino Zaharrean, dantza emanaldi bat antolatu da Kemen Dantza eta Iurretako Mikel Deuna Dantza taldeen parte hartzearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button