IKUS-ENTZUN

“A Separation” film saritua proiektatuko du FASek

Asghar Farhadi zinegile iraniarrak zuzenduriko A Separation (Jodaeiye Nader az Simin) pelikula saritua proiektatuko du gaur, maiatzak 29, 19:45ean, Bilboko El Carmen aretoan FAS zineklubak.
Filmak bi sari oso garrantzitsu jaso zituen 2011. urtean: Berlinale jaialdiko sari nagusia eta ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar saria.

Filmak Iraneko matrimonio baten banaketa kontatzen du. Simin eta Nader senar-emazteak eta alabak Iran uztea pentsatu dute, beste bizitza bat egiteko xedearekin. Senarrak, baina, Iranen gelditzea erabakiko du azken unean, Alzheimerra duen aita zaintzeko asmoz. Ondorioz, emazteak dibortzioa eskatu arren, ez du bere helburua beteko eta bere gurasoenera itzuliko da.

Istorioa drama familiar gisa hasten bada ere, genero eta nazionalitate guztiak gainditzen ditu eta Iraneko egoera sozial, erlijioso, politiko eta ekonomikoaren potreta zorrotza bihurtzen da.

Aktoreen lan bikaina lagun duela, Asghar Farhadi zuzendariak film biribila egin du kameraren kokatze neurtuaren eta eraginkortasun tekniko eta artistiko sinple bezain izugarriaren bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button