IKUS-ENTZUN

Jean-Luc Godard esperimentalena

Bilboko Azkuna Zentroko Zinematekak Jean-Luc Godarden (1930- 022) ekoizpena berrikusiko du, baina kasu honetan bere lanik esperimentalenak pantailaratuz.

Zinemaren historiako zuzendaririk eraginkor eta berritzaileenetakoa izan da Jean-Luc Godard eta oraingo honetan, interes horretatik abiaturik, bere lanik esperimentalenak erakutsiko dira, tartean, Jean-Luc Godard Passion (1982), Adieu au langage (2014) eta haren azken lana, Le Livre d’image (2018) izenekoa.

Lan horien bidez zinemagilearen profil desberdinak jarri nahi dira agerian: Godard zirikatzaileena, Je vous salue, Marie (1984) femeninotasunaren betierekotasunaz hitz egiteko; edota gizarte burgesarekin kritiko agertzen zen Godard, Week-end (1967) eta Pierrot le fou (1965) lanetan islatua (azken hau bere lanik ezagunenetako bat da, eta Jean-Paul Belmondo eta Anna Karina ditu protagonista); Godard politikoena ere agertzen da, 1968ko maiatzeko iraultza kulturalen ingurukoak diren La chinoise (1967) eta Tout va bien (1972) filmekin. Azkenik, beste artista batzuekin izan zuen harremanetik sorturiko lanak ere pantailan ikusiko dira, hala nola nouvelle vagueren erreferenteetako bat zen Agnès Vardak zuzendutako Visages villages (2017) dokumentalean izan zuen parte-hartzea.

Bihar bertan abiatuko da zikloa La chinoise (1967) filmarekin.

Egunak, ordutegiak eta abar Azkuna Zentroko Zinematekak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button