ARTEA

Argazkilari ezberdinen lanak aurkeztuko dira maiatzean Eibarrren

Argazki gehienak Portalea erakusketa gelan ikusi ahal izango dira. Jordi Planal Àimes argazki sorta aurkeztuko du eta Juan Miguel Alba Molina malagarrak Tribus de Orissa, Indiano Orissa eskualdeko tribuen herrixkan egindako erreportajea.

Virginia Arakistain eibartarra ere bertan aurkeztuko ditu hiri eta natura paisaien irudiak. Klub Deportiboko argazki taldean hasi zen Arakistain eta pasaden urtean Argazkilaritza Sari Nazionala irabazi zuen.

Beste alde batetik, estudioan egindako erretratuak eta kale argazkilaritzako tailerrak emango dira. Klub Deportiboko taldeen partaideek erakusketa kolektiboa egingo dute Untzaga Gizarte Zentruan.

Argazki erakusketak maiatzaren 1etatik 31ra arte egongo dira ikusgai. Erretratu ikastaroa aldiz, maiatzaren 15ean egingo dute Portaleako areto nagusian, aurretik inskripzioa bete behar da. Kaleko argazkien tailerra Untzaga plazan izango da maiatzaren 22an goizeko 10tatik aurrera, kasu honetan parte hartzea librea da.

Egoibarrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button