
Dantzerti-k (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) bere ateak irekiko ditu asteburu batez; horretarako Arrakala izenburupean ikastaro programa, hitzaldi eta beste jarduera batzuk antolatuko ditu Bilboko bere egoitzan, apirilaren 5tik 7ra, bai ikasleentzat bai eskolaz kanpoko jendearentzat.
Hirugarren urtea da jada Dantzerti-k Arrakala deituriko jardunaldiak antolatzen dituela Horretarako eskolan gai bat aukeratzen du eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalak ekartzen ditu.
Aurtengo Arrakalari Politika-k izenburua jarri diote, gai zabal bezain anbiguoa: Zer da politika? Zer dira ideia politikoak? Dantza edota antzerkia egitea erabaki politikoa al da?
Gai horien ingurumarian dabiltzan artista batzuk bilduko dira bertan, eta beren proposamenak eskainiko dituzte Arrakalan. Hitzaldiak, tailerrak eta bestelako ekintzak osatuko dute egun horietako atmosfera.
Bestalde, aurtengo Arrakalako berrikuntzarik handiena erakustaldiak izango dira; horien artean, Dantzertiko ikasle batzuen prozesu bukaera bat ikusteko aukera izango da.
Hona hemen egun hauetako egitaraua.