ESZENA

Dantz Point ekimena hasi da

Dantz Point ekimenak musika elektronikoa eta performance artistiko eta sortzaileak batzen ditu eremu zehatz batean, ondareari balioa emateko helburuz.

Denboraldiko lehen hitzordua apirilaren 13an izango da, Lasarte-Oriako Okendo plazan. Ekitaldiaren helburua Lasarte-Oriako ondarearen eta historiaren balioa nabarmentzea izango da. Sei artistak arituko dira bertan: Rubio B2B Paolo Solo, Furonia B2B Lila, Kapitaina eta Jonfer.  “Dantz Point saioa Okendo plazan izango da, Lasarte-Oriako epizentroan, historikoki herriarekin oso lotuta egon den Donostiako familia garrantzitsu baten omenezko izena daraman lekuan”.

Hurrengo saioak honako datetan antolatu dira: Maiatzaren 11n, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da Dantz Point; ekainaren 22an, Eibarren; uztailean, Donostian, Dantz Festival jaialdiaren programazioaren barruan; abuztuaren 31n, Errenteriako San Marko gotorlekuan; eta irailaren 21ean, Elgoibarko San Roke ermitan.
Ondoren etorriko dira Irun, Hondarribiko harresia, Deba eta beste zenbait espazio. Era berean, Gipuzkoako hiriburuak beste data bat ere izango du abuztuan.

Eta uztailaren 15etik 20ra, Dantz jaialdiaren zortzigarren edizioa egingo da. Jaialdia Donostian izango da, eta ametsak gaiaren ingurukoa izango da. Donostia musika elektronikoaren hiriburu bihurtzea helburu duen jaialdi honek askotariko programazioa izango du, lurraldeko, Estatuko eta nazioarteko artisten presentziarekin. Honako hauek izango dira: Apparat, Avalon Emerson, Call Super, Courtesy, Dekmantel Soundsystem, Dubos, Gela, Hunee, Ian Pooley, Javier Carballo, Kittin, Lamia Mari, Palms Trax, Pional, Sonhar, Topanga Kiddo, YX3 eta baieztatu gabe dauden beste artista batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button