MUSIKA

Mikkel Plug Triok eskainiko du “Bilbao Distrito Jazz” zikloaren azken kontzertua

Bilboko Udalak, BJC- Bilbaina Jazz Club kultur elkartearekin lankidetzan, Bilbao Distrito Jazz programa antolatu du martxoaren 7ra arte. Hortaz, bihar azken kontzertua izango da.

Programak auzoetara hurbiltzen ditu musika genero honetan erreferente diren artistekin egindako kontzertuak. Aurtengo edizioan parte hartu duten talde eta artistak honako hauek izan dira: Nerea Arrieta Trio, David Sancho, Xavier Casellas, Mikel Uretagoiena Trio, Adele Sauros Quartet eta Mikkel Plug Trio.

Diogun moduan, bihar, Mikkel Plug Triok eskainiko du bere kontzertua. Mikkel Ploug gitarrista daniarra, Hagako (Herbehereak) Royal Conservatory zentroan Master of Jazz Guitar tituluduna eta gitarra garaikidearen nazioarteko figura handienetako bat da. Alleviation albuma (2 milioi erreprodukzio baino gehiago Spotifyn) eta Faroe 2018ko albuma Grammy sarietako Jazz instrumentaleko album onenaren kategorian hautatu zituzten. Besteak beste, Mark Turner, Loren Stillman eta Bill McHenry bezalako musikariekin egin du lan laguntzaile gisa.

Bilbao Distrito Jazzi buruzko informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button