ESZENA

BLV-ART, arte sorkuntzako formatu berriak erakusteko xedez

Bilboko Udalak BLV-ART Jaialdiaren XVII. edizioa abian jarriko du apirilaren 20tik 29ra, Bilbo Zaharreko hainbat gunetan arte sorkuntzako formatu berriak erakusteko.

BLV-ART 2007an sortu zen kultura-programa aitzindari gisan, auzoaren inguruko kultura-jardueren programa zabal bat abian jartzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez, “auzoari balioa eman nahi zaio, eta bide batez, Bilboko biztanle guztien begietara erakargarri bihurtu kulturaren bidez”.

Aurtengo edizioan, publikoak arte bizietako, antzerki fisikoko, antzerki absurduko, antzerki parte-hartzaileko, dantzako eta instalazio artistikoetako proposamenez gozatu ahal izango du San Frantziskoko Udaltegian, Bilborock Aretoan, Berreginen Museoan, Hibernando Estudioan, Okela Sormen Laborategian eta Bilbi Hotelean.

Egun horietan guztietan dozena bat proposamen antolatuko dira, gehienak lehen aldiz Bilbon ikusi ahal izango dira, eta horien artean nabarmentzekoak dira Kafuné Kolektiboaren Nire irudia zure haragian lanaren estreinaldia, eta Almudena Perezen Utraviolet pieza laburraren estreinaldia. Horrez gain, Ainhoa Resano artistaren eskutik datorren proposamen berezi bat nabarmendu behar da: Ellas.

BLV-ART jaialdiari buruzko informazio gehiago eskuragarri hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button