Nontzeberri

Iragankorra ehuntzen

María Cueto artistaren Iragankorra ehuntzen: testurak, errepikapena, geometria, zirkulartasuna erakusketa abiatu dute Donostiako Kutxa Fundazioa Kubo aretoan. Erakusketa irailera bitartean izango da ikusgai.

María Cueto artistaren ibilbide artistikoa (1989-2023) zertan den ulertzeko gakoak luzatu dira mostra honetan, “ardatz harturik ehunari eta zuntz-arteari buruz egindako ikerketatik eratorritako zenbait kontzeptu eta baliabide estetiko”. Artistak “zuntzekin eta ehunekin egindako lan saiatua eta haiekin hartutako konpromisoa ehungintzak gaur egungo testuinguru artistikoan duen garrantziaren erakusgarri dira, baita ehungintzaren baliabidea beste hizkuntza artistiko garaikide batzuen eraginez ezkutuan gelditu zenean ere”.

Erakusketan ehun lan inguru bildu dira, bai eta dokumentazio ugari ere, tartean, lan-koadernoak, zirriborroak, argazkiak eta katalogoak, jardun artistikoaren bilakaeraren lekukoak direnak.

Erakusketa honen harira katalogo ilustratu bat argitaratu da euskaraz eta gaztelaniaz, Leire Vergara komisarioaren testu batekin eta Grant Watson eta Manuel Cirauqui idazle eta komisarioen askotariko idatziekin.

Erakusketa eta artistari buruzko xehetasun guztiak: Kubo aretoa.

Exit mobile version