BESTELAKOAK

Marky Ramonek bere biografia aurkeztuko du Donostian

Punk Rock Blitzkrieg. Mi vida en Los Ramones (Editorial Planeta) izenburuko biografia aurkeztuko du New York hiriko Ramones banda mitikoan aritutako bateria-jotzaileak. Ekitaldia hilaren 7an egingo da Gipuzkoako hiriburuko FNAC-en, 19:00etan, saltoki horren hamargarren urteurrenaren harira.

Biharamunean, gainera, DOKA aretoan joko du. Emanaldian Ramones-en kantu mitikoak joko ditu.

Rolling Stone aldizkariak garai guztietako artista onenen 26. postuan jarri zituen Ramones. 2011n, gainera, New Yorkeko laukoteak Grammy sari bat jaso zuen egindako ibilbideagatik. Horretaz gainera, aurretik, 2002an, Rock and Roll Hall of Fame rock-museoan sartzeko gonbitea jaso zuten punk-rockaren aitzindariek.

Lau Ramone horietako bat Marc Bell (Marky) izan zen, eta liburuan, taldearen hastapena baldarrak kontatzen ditu, baina baita alkoholarekin izan zituen arazoak, izan ere, adikzio horren ondorioz, taldea utzi behar izan zuen tarte batez.  Horretaz gainera, taldearen alde disfuntzionalenak ere kontatzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button