MUSIKA

Seventy Seven taldeak Black Sabbathen ”Paranoid” diskoa joko du Donostian

Iragan azaroan, Seventy Seven (77) talde katalanak birritan jo zuen Black Sabbathen Paranoid lan klasikoa Bartzelonan, eta bi gau horietan aretoa bete zuen. Bi gau horietan sold out egin zuten, alegia, sarrera guztiak agortu. Bada, larunbatean, Donostiako Doka antzokian izango dira, 20:00etatik aurrera, Paranoid diskotzarreko kantu klasikoak jotzen.

Black Sabbath hard rock talde klasikoaren disko mitikoa da Paranoid. Ingelesen bigarren lana, 1970ean argitaratua, War Pigs, Paranoid, Electric Funeral eta bestelako doinu ezagunak biltzen ditu. Disko horren bidez, Sabbathek heavy metal estiloaren hazia  erein zuen, blues, jazz eta psikodelia uztartuz.

Bada, 77 talde katalanak disko osoa joko du larunbatean Donostian, War Pigs kantutik Faries Wear Boots-era. Horretaz gainera, ingelesen ibilbideko beste doinu batzuk ere joko ditu, bonus moduan: Supernaut, Black Sabbath, Children Of The Grave…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button