IKUS-ENTZUN

Cortada film laburren jaialdia Artiumen

Cortada Gasteizko XV. Film laburren jaialdiak hainbat proiekzio egingo ditu asteon Artium museoan.

Hala, gaur bertan, Dokumentalen Sail Ofizialeko lanak ikusi ahalko dira Artium museoko emanaldi aretoan, 18:00etan eta doan, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Bihar, halaber, Animazioaren Sail Ofiziala proiektatuko dute; etzi, bost kontinenteetako film laburrak, eta etzidamu, Animazioko poloniar film labur erotikoak (Bielsko Biala).

Amaitzeko, ostiralean Cortada film laburren jaialdiaren Hemengoak Saila osatzen duten lanak ikusteko aukera izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button