MUSIKA

“Gabonak In Hell Fest” metal jaialdia Donostian

Larunbatean, urtarrilak 12, bost metal banda bilduko dira Donostiako Larratxo Kultur Etxean egingo den Gabonak In Hell Fest jaialdiaren bigarren edizioan. Bertan, Eraso! (Zarautz), Awakening Sun (Lituania), Korumbà (Euskal Herria), Matxura (Euskal Herria) eta Hilotz (Lasarte-Oria) taldeek joko dute. Metal festa 18:30ean hasiko da.

Zarauzko Eraso! taldeak Ez Gara Inoiz Hilko bosgarren diskoa aurkeztuko du Donostian. Grabazioan metal doinu rock zaleak jaso dituzte.

Matxura ere Zarauztik datoz, dakizuenez laukotea metal panoramako musikari ezagunek osatzen dute: Mikel Kazalis (Estigia, Anestesia, Negu Gorriak, 2Kate, Kuraia), Aitor Abio (PILT), Fer Apoa (El Corazon del Sapo, Kuraia, Estricalla) eta Txarly Diaz (Censura, Anestesia, Gutural, Why Not). Taldeak kutsu industriala duen metal-punk estilo jorratzen du oldarkor, alegia, gitarra riff indartsuak, ahots guturalak eta sintetizadore hotzak.

Korumbá eta Hilotz, halaber, ibilbide luzeko thrash eta heavy talde euskaldunak dira. Azkenik, Awakening Sun Lituaniako talde gazte eta basatia da. Orain arte Sold Out izenburuko disko bakarra argitaratu du. Honatx zuzeneko bideo bat:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button