Micha X. Peled zuzendariaren China Blue (AEB, 2005) filma Txinako jeans prakak egiteko lantegi baten barruko bizitzari buruzko dokumental zehatz eta erdiragarria da, Europako eta Amerikako Estatu Batuetako multinazioanalak hornitzen dituenak hain zuzen. Azken buruan, praka ospetsu hauen jatorriari buruz askok nahi izango luketen baino gehiago jakinarazten du; ezkutuan eta baldintza txarretan errodatua dago.
Zuzendariak Jasminen begien bitartez kontatzen du istorioa, baserriko jatorria duen 16 urteko nerabe bat, zeinek miseria gorritik ihes eginda, aspaldiko polizia zen Lam jaunaren fabrikan lan egiten bukatzen duen. Enpresa hierarkiaren maila ezberdinak erakusten ditu, dokumentalak agerian uzten ditu bidegabekeriak eta mundu globalizatu baten arazo korapilatsuak.
FASek bidalita