BERTSOTAN

Chillidaren artearekin bertsoz

Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketarekin lotutako jarduera askoren artean, gaur berton bada bat oso interesgarria izango dena.

San Telmo Museoak Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak.1950-1970 izeneko erakusketa abian du irailaren 29ra arte. “Une jakingarria izan zen, gainera, eskulturaren historian: izan ere, orduantxe atera zen mende ia oso bateko lozorrotik eta berpiztu zen arte berri eta erradikal bihurturik. Eta, azkenik, sortze-urteak izan ziren Chillidarentzat, orduan eraiki baitzuen arteari buruzko bere ikuspegi pertsonala.”
30etik gora bildumatatik ekarritako piezak elkartu dira bertan, guztiak diziplina ezberdinetakoak, eskultura, argazkigintza, pintura, dantza, zinema edo moda tartean. Erakusketa hainbat eremutan egituratzen da, eta horietan aztergai izango dira “artistak lotzen zituzten esperientziak, bilaketak, gustuak edo obsesioak, eta, horrela, bata bestearen inspirazio izan ez arren, garai hartan airean zegoena marrazten dute”.

Diogun moduan, makina bat jarduera paralelo izango dira erakusketak irauten duen bitartean, tartean, bertso saio bat. Hain zuzen ere, erakusketan dauden artelan eta garaiko hizkuntza artistikoei buruzko irakurketa egingo dute Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek, gai-jartzailearen gidaritzapean, gaur, hilak 17, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button