ARTEA

“Nilo ibaiaren ertzetan”, erakusketa San Telmo Museoan

Samuel Aranda argazkilariak Egipto osoan barrena egin zuen bidaiaren emaitza  da, orain, San Telmo Museoak abiatu duen Nilo ibaiaren ertzetan erakusketa. Apirilaren 13tik ekainaren 5era bitartean bisitatu ahal izango da, eta sarrera doan da.

Erakusketak zuri-beltzean eta koloretan egindako 43 irudi inguru biltzen ditu, baina argazki guztiek herrialde horrek dituen kontraste handiak islatzen dituzte.
Artistak berak honela deskribatzen du ekimen hau: “Proiektu honen helburu nagusia Egiptoren eguneroko errealitatea erakutsiko duen argazki-lan sendo bat egin ahal izatea da, ahalik eta herritar gehienengana iristen saiatuz, haiei erakusteko Egipton -eta arabiar munduan oro har- dena ez dela indarkeria, komunikabideetatik hori ondoriozta daitekeen arren. Maila profesionalean, baita maila pertsonalean ere, azken urteotan egiten saiatu naizen proiektua da, inolako komunikabideren presiorik eta exijentziarik jasan gabe”.

Samuel Aranda argazki-kazetariaren lanak, bere irudien bitartez, azken 15 urteetan munduan sortutako hainbat arazo azaleratu ditu. Hainbat sari ospetsuren jabe ere bada: Argazkilaritza Sari Nazionala (2006) edo World Press Photo (2012).

Erakusketari buruzko datu gehiago nahi izanez gero, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button