IKUS-ENTZUN

Azken egunetan da Mendi Film jaialdian parte hartzeko epea

Datorren abenduaren 5etik 14ra bitartean egingo den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2025eko sail ofizialean izena emateko epea laster bukatuko da.

Oraindik parte hartu nahi baduzue adi bete beharreko baldintzei: Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia…
2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan, eta parte-hartzaile bakoitzak film bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu, eta haietako bakoitzari dagokion izena emateko inprimakia betetzea ezinbesteko baldintza da.

Izena emateko bi aukera daude, eta batean zein bestean eskatzen den materiala erantsi behar da: Webgunean dagoen inprimakia online betez (www.mendifilmfestival.com  edo International Alliance for Mountain Film elkargoko jaialdien izen-emate bateratuaren bidez (https://www.mountainfilmalliance.org/multi-submission-form/ .

Jaialdiaren zuzendaritzak bost kidez osatutako Nazioarteko Epaimahaia izendatuko du, eta horrek erabakiko ditu hainbat sari, eta horien artean Sari Nagusia izango da, Eguzkilore garaikurra eta 6.000 euro banatuko dituena.

Bestelako xehetasunak Mendi Film jaialdiak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button