Parte-hartzaileek poemak eta komikietako binetak sortuko dituzte eta, horrez gain, etorkizunean bi diziplina artistiko horiek ikertzen jarraitzeko baliabide propioak izaten ikasiko dute.
Parte-hartzaile gazteei pertsonalizatutako arreta bermatze aldera, tailerrak 12 plaza izango ditu eta izen-emate ordenaren arabera egotziko dira. Hortaz, doakoa den plazaren erreserba urtarrilaren 15etik aurrera egin ahal izango da KREAren bulegoetan.
Hedoi Etxarte idazleak (Iruñea, 1986) eta Alain M. Urrutia ilustratzaileak (Bilbao, 1981) 2009. urte amaieran egin zuten debuta euskal literaturan, euskaraz pentsatu eta idatzitako lehen eleberri grafikoarekin, Ihes Ederra. Liburuak bikote baten istorioa kontatzen du bost kapitulutan. Bikotearen gatazkak eta arazoak definitzen ditu eta alderdi poetiko eta narratiboaz gain, teknologia berrien printzak sartzen ditu Interneteko hainbat gunetarako estekekin.
Kreak bidalita