ARTEA

Sandra Cuesta artistak Tabakalera bisitatuko du

Donostiako Tabakalera zentroak Bisitariak programa abiatu du. Programa horren bitartez, hainbat artista eraikin horretako Sukaldetik igaroko dira, eta euren egitasmoak aurkezteko parada izango dute; horretarako, zentroko baliabideak erabili ahalko dituzte.

Urriaren 29an, Barbara Ryckewaert argazkilari eta bideogilea izan zen. Urriaren 30ean, berriz, Ainara Elgoibarrek Gold 20 izenburuko egitasmoaren berri eman zuen.

Gaur, azaroaren 6an, 19:00etan, Sandra Cuestak Pastora y marinera. Piernas, (ahora) en tu sangre ikus-entzunezko lana aurkeztuko du. “Pelikula hau azaleren behaketaren inguruan ari da, non sakonera bat ondorioztatzen den elkarren gainean jarritako eta batak bestearen inguruan diharduten geruza desberdinen bidez. Pastora y marinera filma Contorno Desia. La hierba crece detrás izeneko proiektu zabalago baten baitan dago eta proiekzioaren ostean proiektu honen inguruan hitz egingo da ondorio eta forma gisa” azaldu dute Tabakalerako arduradunek.
Sandra Cuesta Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eta Mugatxoan proiektuaren baitan burututako hainbat lantegitan parte hartzearekin batera osatu du bere formazioa. Bere artelanak hainbat arte zentrotan izan dira ikusgai: Fundação de Serralves, San Telmo Museoa edo CA2M, Club Le Larraskito, ERTZ bertze musiken jaialdia, Emisión edo Berlin-Rosendhaleko Datscha-Radion.

Abenduaren 12an, June Crespok bere azken lanen nondik norakoak azalduko ditu. Crespok eskultura jorratzen du, baina oso ikuspegi zabalarekin; alegia, ensamblage, collage eta kamerarik gabeko argazkigintzarekin lotzen du eskultura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button