IKUS-ENTZUN

Chabrol-en “L’Enfer” pantailaratuko da Bilbaoarten

Bilbaoarte zentroak eta Institut français-ek Claude Chabrol zinegilearen L’Enfer (1994) aurkeztuko dute asteazkenean, maiatzak 28, Bilboko arte zentro horretan, 19:30ean. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko da, frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.

Chabrol zine-zuzendaria 2010ean hil zen, eta Nouvelle Vague mugimenduaren azken ordezkarietako bat izan zen, Jean-Luc Godard eta Jacques rivette zinegileekin batera.

L’Enfer 1994an estreinatu zen, eta Paul eta Nelly senar-emazteak dira filmaren protagonista nagusiak: bikote ezkonberriak  hotel bat zuzentzen du, eta umetxo bat ere izan dute; jaiotzak pozez bete du bikotea. Nellyk, baina, hotelera datozen bezeroen grina piztuko du, eta Paul jeloskor jarriko da. Horren ondorioz, senar-emazteak sutu egingo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button