IKUS-ENTZUN

“Begi Belarri” ikus-entzunezkoen zikloa, Oihaneder Euskararen Etxean

GEU elkarteak iaz abiatutako Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloak jarraipena izango du aurten. Maiatzera bitartean, hilero film-dokumental bat eskainiko da Oihanederren eta emanaldiak hilaren azken asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 19.00etan.

Gaur bertan, GUtik ZURA. Iragana, oraina eta etorkizuna izeneko filma pantailaratuko da. Mari Jose Barriolak zuzendu du GUtik ZURA dokumentala, zeina basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko erlazioaren inguruan ardazten den. Barriolak Jon Maia eta Juantxo Sardonekin batera filmatu du lana. Maia, gainera, gidoiaz arduratu da eta Sardon, berriz, argazkiaz. Eurek iragarri duenez, “(filmaren) helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanek izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da. Gure kulturan sustraitutako elementua izanik, gure paisaiaren parte eta gure izanaren isla dugu, eta hala ere gaur egun merezi duen tokia galduz doa”. Zurak gure gizartean izan duen eta oraindik daukan garrantzia bildu dute filmean, hainbat testigantzen bidez. Horretarako, iraganetik etorkizunerako egurrezko ibilbidea ondu dute zinemagileek, hainbat esparru jorratzeko asmoz: Basoaren sinbolismoa eta mundu mitologikoa, Euskal Herriko basoen azalpen zientifikoa, arkitektura eta industria historikoaren ikuspegia, besteak beste.

Hurrengo emanaldiak honakoak izango dira: otsailaren 22an, Basker dokumentala; martxoan bi saio izango dira, 14an Laburbira, film laburren jaialdia, eta 29an, Amets Arzallusek Mugaminak lana aurkeztuko du;  apirilaren 25ean, Arrakala: zirrikitu bat haitzean izenekoa; eta maiatzean Maitia nun zira? dokumentala eskainiko da.

Gutik Zura (Teaser) from Zurafilma on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button