ARTEA

"Siliziozko ametsak", artea, zientzia eta teknologia Europar Batasunean

Siliziozko Ametsak. Artea, zientzia eta teknologia Europar Batasunean izango da, otsaila eta martxoan zehar eraikinaren beheko solairua ia osorik hartuko duen talde erakusketa.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak antolatzen du ekimen hau, Lehiakortasunari buruzko EBko Ministroen Kontseilu Informalarekin loturik, 2010ko Europako Presidentziaren programazioaren baitan. Erakusketa Tabakaleran izango da, otsailaren 9tik martxoaren 21era. Bertan, nazioarteko 10 artisten proiektuak aurkeztuko dira, guztiak teknologiaren aplikazioak eta garapen teknologikoa sorkuntza artistikoarekin uztartzea helburu dutenak.

Nazioarteko hautaketa prozesu bat burutu da eta ondoko lan hauek izan dira aukeratuak: Usman Haque, Natural Fuse, 2008; Christa Sommerer & Laurent Mignonneau, Interactive Plant Growing, 1993-1997; José Manuel Berenguer, Luci – Sin nombre y sin memoria, 2008; Evelina Domnitch & Dimitry Gelfand, Camera Lucida, 2005; Boris Debackere, Probe, 2008; Marcel.lí Antúnez, Requiem, 1999; Etoy, SWARM, Mission Eternity, Tamatar. F71834AA6A9A6586, 2010
Knowbotic Research, My Black Cat, 2009; eta Sachiko Kodama, ProtrudeFlow, 2008.

Tabakalerak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button