ESZENA

Gerraren absurduaz

Markeliñe konpainia bizkaitarrak Zepo Zapo pieza estreinatuko du Zornotza Aretoan, bi emanalditan, urtarrilaren 3an, ostirala, 17:30ean eta 20:00etan.

Obra berriak gerraren absurdua du gaitzat eta keinu bidezko antzezlana da. Ikusleak oholtza gainean bi aktore, Itziar Fragua eta Nerea Martínez (edo Maite Bayón) eta hainbat objektu topatuko ditu.
“Zepo gerrara joan zen… eta han bera bezalako beste bat aurkitu zuen, baina desberdina. Bi soldadu etsai aurrez aurre. Gaiztoa bestea da. Baina horrela pentsatzen dute biek. Zer egingo dugu orduan?

Edozein gerraren eta bere protagonisten historia kontatzen duen sorkuntza kolektiboko proposamen horrek emozioarekin sentsibilizatu nahi du, telebistetan agertzen diren albisteen hoztasunetik erabat aldenduta.

Diogun moduan, urtarrilaren 3an, Zornotzan izango dira, eta hilaren 4an Igorren izango dira. Gero, 12an, Sopelan, eta 18an, Lasarten. Birak otsailean jarraituko du Berrizen (otsailak 7), Mungian (otsailak 8) eta Leioan (otsailak 9).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button