IKUS-ENTZUN

Film laburren emanaldiak aire librean, Araban zehar

Korterraza Araba film laburren jaialdia Arabako dozena bat udalerritik igaroko da udan, pelikula laburrak aire librean zabaltzeko asmoz. Dagoeneko, bi herritan egin dira emanaldiak: Alegría-Dulantzin eta Artziniega. Asteon, halaber, hilak 9an eta 10ean, Aramaion ikusi ahalko dira filmak.

Hil honetan beste bost udalerri bisitatuko ditu jaialdiak: Santuario de Oro (11n eta 12an); Amurrio (16an eta 17an); Valle Salado (18an eta 19an); Ondategi (22an eta 23an) eta Okondo (24an eta 25ean).

Abuztuan, berriz, hiru emanaldi izango dira: Kuartango (20an eta 21ean); Lantaron (22an eta 23an) eta Araian (28an eta 29an). Irailean, amaitzeko, proiekzio bakarra izango da, Elburgon, 4an eta 5ean.

Informazio gehiago: korterraza.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button