ARTEA

“Hiru Marran” erakusketa kolektiboa, Gasteizen

Hiru Marran proiektuak, Gasteizeko Labe Gazte Laborategiaren instalazioetan egoitza artistiko bat egin ostean, Lucia Jayo, Jesus Ramirez eta Sofia Velasco artisten lan eta prozesu sorta bat biltzen du.

Erakusketa horrek planteatzen du hiru pertsona ezezagun elkartzea, eta hasieratik hirurek elkar ulertzea, batak bestea erlazionatzen duena abiapuntu hartuz: haurtzaroa, familia, jabetzea, maitasuna, misterioa, jolasa, magia eta marrazketa, alegia.
“Tituluak berak adierazten duenez, jolasetik hasi ginen lanean, zerotik; hala, gure mugimendu bakoitza erabakigarria zen, azkenean hirurok zeharkatzen gaituen lerro bat lortzeko. Jesusek, adibidez, familia-albumeko artxiboekin egiten du lan, eta irudi horiek bereak eta gureak ez izan arren, ezagunak egiten zaizkigu. Lucia erraz ezagutzen diren irudi neutraletara hurbiltzen da,  beste edozeinekin harremanak ezarri ahal izateko, bai antzekotasunengatik, bai sor daitezkeen interpretazioengatik. Sofia esploratzen ditu maitasuna sortzen dioten eta haurtzarora eramaten duten irudiak, nahiz eta kasu honetan ere bereak ez izan eta aldi berean bereak izan. (…) Eta gutako bakoitzak bere kezkak, mekanismoak eta nahiak izan arren, egunerokotasunean elkar aurkitzen jarraituko dugu. Baita marrazketan ere; izan ere ez dugu metala probatu beharrik zein zapore duen jakiteko. Orain beste modu batzuk bilatzen ditugu, azti baten moduan, truko berri bat asmatu eta, zortea alde edukita, horren bidez gure inguruko irudiak zalantzan jarri eta zorrotzago jokatu, geure buruari galderak egiteko.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button