ARTEA

Proiektu artistikoak gauzatzeko Bilbao Arteren beken deialdia zabalik da

Bilbao Arte Fundazioak egitasmo artistikoak gauzatzeko beken deialdia abiatu du Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioarekin lankidetzan. Deialdiaren xedea da bekak ematea zenbait proiektu artistiko garatzeko eta gauzatzeko; proiektuen aukeraketa horretarako izendatutako epaimahai batek egingo du.

Deialdiaren helburua da alor artistiko orotako proposamenen sorrera eta garapena sustatzea. Egitasmo horiek banakakoak edo taldekakoak izan daitezke, eta 2012an gauzatu beharko dira.

Beka jasotzen duten proiektuen iraupenari begira, bi denbora modalitate aurreikusten dira: batetik, sei hilabetekoa, urtarriletik ekainera eta uztailetik abendura; bestetik, hamabi hilabetekoa, 2012ko urtarriletik aurrera.

Lau beka mota daude: Lagapen-espazioetarako bekak, Tailer-bekak, Lankidetza-bekak, eta Egoitza-beka. Modalitate guztietako eskariak 2011ko azaroaren 15a baino lehen bidali behar dira Bilbao Artera.

Bidali beharreko dokumentazioa eta bestelakoak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button