IKUS-ENTZUN

Caostica jaialdiak bere sariak banatu ditu

Astebeteko emanaldi harrigarrien ostean, Caostica jaialdiak bere sari preziatuak banatu ditu. Aurtengo epaimahaiko kideek, Alaitz Arenzana artista, zinemagile eta Zinegoak jaialdiko zuzendariak, Aitor Eneriz gidoilari eta Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteko presidenteak eta Alba Lozano zuzendariak, sari nagusietakoen artean, lau eman dittuzte.

Honako hauek: Videozinema saria Le Dérapage (Aurélien Laplace) 1.000 € + Trofeo; Bideoklip Onenari Gaztea Saria EZEZEZ taldearen Noraezean (Unai Madariaga, Eneko Ajangiz) 1.000 € + Trofeoa; Animazio saria On hold (Delia Hess) 1.000 € + Trofeoa; Espainiako film labur onena ECPV saria Las Chicas (Laura Obradors) 500 € + Trofeoa

Caostica Elkarteak lan Bizarro onenaren eta euskarazko lan onenaren sariak eman zituen: Rata Tigre Balsámico (Iván López Núñez) 1.000 € + Trofeoa; EHU Kultura Caostica Saria euskarazko obrarik onenari Egunon Guda Dantza (Imanol Muro) 500 € + Trofeoa.

Horiez gain nhainbat aipamen ere egon ziren: Bideozinema aipamen berezia Urtajo (Miguel Ángel Marqués); Bideoklip aipamen berezia, Dragas Lapkričio dvidešimtosios orkestras (Robertas Nevecka); Animazio aipamen berezia Buffet Paraíso (Santi Amézqueta, Héctor Zafra); Bizarro aipamen berezia Siluro, la bestia del Ebro (Jordi Romero).

Hemen kontsultatu ahal dituzue sariok.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button