IKUS-ENTZUN

Haur eta gaztetxoei zuzendutako Gaztefilm Fest Jaialdia

Gaur berton abiatuko da Gaztefilm Fest Jaialdia, azaroaren 28ra arte haur eta gaztetxoentzat makina bat film bilduko dituena. Emanaldiak Vital Fundazioa Kulturunean, Montehermoson, Baratza aretoan eta Zabalganako gizarte-etxean izango dira.

Gaur, hilak 19 abian jarriko da Zinhezba eta Kalakalab elkarteek antolatutako ekimenaren bosgarren edizioa, non 100 film baino gehiago pantailaratuko diren. Helburua da gaztetxoen begietara hainbat gai planteatzea, hala nola, adiskidetasuna, feminismoa, zoriontasuna abortua, eta abar.

Jaialdia asteburu honetan eta hurrengoa garatuko da adin ezberdinei begira. Hala, azaroaren 19tik 21era, hiru eta hamabi urte bitarteko umeentzako filmak eskainiko dira, eta 26tik 28ra, 12 urtetik gorakoentzako lanak proiektatuko dira. Filmak ikusi ostean publikoak aukeratuko du GazteFilm Fest saria, film luze eta labur onenen artean.

Filmez gain hainbat jarduera paralelo egingo dituzte gazteek, eta horretarako tailerrak antolatu dira.

Webgune honetan duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button