MUSIKA

Irun Rock Jaialdia banden lehiaketako finalistak

Irun Rock Jaialdiak iragarri ditu zeintzuk diren bere lehiaketako taldeen finalistak. Antolatzaileek 100 proposamen inguruko jaso dituzte, eta horietatik hamar aukeratu dituzte, “jaialdiarekin bat datozenak”.

Orain, zaleen txanda izango da, izan ere, hamar finalisten bideoak Youtube plataformara igo dituzte, eta zaleek zeintzuk diren gustukoenak esan beharko dute. Hala, maiatzaren 29ra arte, “Atsegin dut” gehien jasotzen duten taldeak, eta antolatzaileek aukeratuko dituzten beste bi taldek, Donostiako Dokan joko dute. Garaile ateratzen dena, irailaren 25, 26 eta 27an egingo den Irun Rock Jaialdian parte hartuko du.

Hauexek dira hamar taldeak: Ivory Coast (Nafarroa), Last Fair deal (Bilbo), Basic (Donostia), Trece Días (Bartzelona), Grande Days (Donostia), Larry Bird (Bilbo), Smoke Idols (Bilbo), Johnny Hate (Logroño), Ambros Chappel (Valentzia) eta The Icer Company (Iruñea).

Informazio gehiago: irunrockjaialdia.blogspot.com.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button