
Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai saria antolatu du eta indarrean dago, izan ere, lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Saria 6.000 eurokoa izango da. Agudo ibili!
Nobelak sortzeko eta beka gisa funtzionatzen duen Augustin Zubikarai sariaren deialdian, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, eta argitaratu ez direnak.
Hala, landu nahi den kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitartekoa, hala nola, argumentua, egitura, luzera eta estiloa zehaztuta bidaliko dira. Idazlanaren lagina, 15-20 orrialde bitartekoa, ez du derrigorrean kontakizunaren hasierakoa izan behar.
Horretaz gainera, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua ere bidali beharko dira. Irabazleak urtebeteko epea izango du lana Ondarroako Udalari helarazteko.
Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle urriaren 31 baino lehen.
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, sartu Ondarroako Udalaren webgunean.