ARTEA

Bilboko auzoei buruzko "Distrito Foto" argazki lehiaketa berriz martxan

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketak, teknologia berrien eta formatu digitaleko argazkien aldeko apustua egin du.
Distrito Fotok Bilboko txokoak eta jendeak islatu nahi ditu, bertako biztanleen begiradaren bitartez. Argazkiak, hiribildua osatzen duten zortzi barrutietako edozein auzotan hartu ahal izango dira. Oinarriek aukera ematen dute argazkiei ukituak emateko, baina ezin izango da jatorrizko lana aldatzen duen elementurik kendu edo gehitu.

Lehiaketan, 16 urtetik gorako edozein zalek har dezake parte, eta aurkeztutako argazkiak -gehienez ere 4, JPG formatuan- jatorrizkoak izan beharko dira, gutxieneko bereizmena bi megapixelekoa izango da, eta, gehienez ere, 5 MB-ko pisua izango dute. Antolatzaileek posta elektronikoz baieztatuko dute irudiak behar bezala jaso direla eta lehiaketan parte hartuko dutela.

Hamargarren edizio honetan, Distrito Fotok 7.000 euro banatuko ditu sarietan, 1.500 euroko lehen saria eta 1.000 euroko bigarrena eta, horrez gain, 500 euroko zortzi accesit.
Argazkigintzako profesionalek osatuko duten epaimahaiaren erabakia urriaren 13an jakinaraziko da, eta urriaren 26an Barrainkuako Udaltegian burutuko den sari banaketa ekitaldiaren ondoren, saritutako eta aukeratutako argazkiak jende aurrean egongo dira ikusgai gure hiriko udaltegietan, Expodistrito programaren barruan.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button