MUSIKA

Cabezafuego musikariak Arrasaten eta Oñatin joko du

Iñigo Cabezafuego musikari ipurterreak (Atom Rhumba, Mermaid, Half Foot Outside, Jugos Lixiviados, Basque Country Pharaons, Royal Canal, Black Lagun eta Bizardunak) iragan apirilaren 14an abiatu zuen bakarkako No Tengo Tele izeneko bira. Orotara dozena bat emanaldi egin ditu gizon orkestra formatuan, bai Euskal Herrian, bai estatuan.

Bira horretako azken bi kontzertuak asteon egingo ditu Arrasateko Iluntz eta Oñatiko Pako tabernenetan, maiatzaren 25ean eta 26an hurrenez hurren.

Orain arte Cabezafuegok bakarka egindako bi kantu jarri ditu sarean: El traje del emperador eta Cruces de hierro. Biak ala biak kantu sendoak dira,musikari nafarraren unibertsoa islatzen duten hitzekin jantziak. Doinuok egiteko talde klasikoen ondaretik edan du, tartean, Beatles, Kinks edo Byrds.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button